Leitzeko EBK

Ongi etorri Leitzeko EBK web atarira

 

Aurkezpena


Ikusten duzuenez, leitzar talde bat elkartu gara, elkarren arten zerikusi handirik ez dugunak (ez gara kuadrillekoak, ez gara kintoak, ez parientek…) baño KEZKA partekatu bat badugu denak, eta kezka hori da:


GAUR EGUN, GURE ONGI IZATEA LORTZEKO DAUKAGUN ENERGIAREKIKO MENPEKOTASUNA.


Honen inguruan, elkartzen hasi ginen, eta bilera batzun ondoren, pentsatu dugu badela momentua gure egitasmoak herriarekin partekatzeko.



Energiaren inguruan, bakoitzak bere ausnarketak eta konklusioak ateratzeko eskubide guztia du, baino gaur hemen gaudenak galdera sinple bat egiten diogu gure buruari:


BENETAN BEHARREZKOA DA GU ONGI BIZITZEKO HAINBESTE ENERGIA KONSUMITZEA?


Hortik abiatuta, ikusten dugu beharrezkoa dela, alde batetik, zentzuzko jokaera batekin murrizketak  egitea eta beste alde batetik, energía berriztarrien erabilpena sustatzea.


Talde bezala, argi daukagu MURRIZKETA beharrezkoa dela, eta aditu askok dioten bezala, EZ DA AUKERA BAT, BEHAR BAT DA, gure mundu honek “zutik” iraun dezan. Hori da gure printzipiorik garrantzitsuena.


Aldi berean, hurrengo helburua, guk konsumitu behar dugun energía, modu jasangarri batean, gu sortzeko gai izatea litzateke, beti ere, gure inguruak eskeintzen diguna aprobetxatuz. 


Aipatutako guzti honengatik, sortu da:

ENERGIA BERRIZTAGARRIEN KOMUNITATEA

egiteko asmoa 



0-Apirilaren 28ko aurkezpena.pptx