Leitzeko energia
berriztagarrien
komunitatea

Herritar talde baten ekimenez sortutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba da

Energia
menpekotasuna
gutxitu

Guztiontzat garrantzitsua den kezka batek batu gintuen: gure gizarteak energiarekiko duen menpekotasunak. Hausnarketa horretatik abiatuta gure herrian bertan energia eredu jasangarriago, hurbilago eta parte hartzaileago bat bultzatzeko asmoz sortu zen ekimena. 

Gainera uste dugu energiak ere baduela dimentsio kolektibo bat: nork sortzen duen, non sortzen den, nork erabiltzen duen eta nork erabakitzen duen.

Autonomia energetikoa indartu

Leitzaren autonomia energetikoa indartzeko, bertako baliabideak modu eraginkorragoan aprobetxatzeko eta etorkizun jasangarriago baterantz urratsak emateko aukera ematen digu Leitzeko EBK komunitateak. Elkarrekin, energia-eredu hurbilago, bidezkoago eta komunitarioago bat eraikitzen lagun dezakegu

Helburuak

Energia kontsumoa murriztu

Talde bezala, argi daukagu murrizketa beharrezkoa dela, eta aditu askok dioten bezala, ez da aukera bat, behar bat da, gure mundu honek “zutik” iraun dezan. Hori da gure printzipiorik garrantzitsuena.

Energia jasangarria sustatu

Aldi berean, Leitzak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatuz, energia garbia eta berriztagarria sortzea bultzatzen dugu. Helburua da energia beharrei tokian bertan erantzutea, autokotsumoa sustatuz, ingurumenarekiko errespetuz eta etorkizuneko belaunaldiei begira.

Elkarlana eta parte-hartzea sustatu

Energia trantsizioa erronka kolektiboa dela uste dugu. Horregatik, herritarren, elkarteen, enpresen eta erakundeen arteko lankidetza sustatzen dugu, energia inguruko erabakiak eta proiektuak modu parte-hartzailean garatzeko. Elkarrekin lan eginez, komunitate sendoagoa eta erresilienteagoa eraikitzen dugu.

Azken albisteak

Zabalik dago Lezoko energia komunitatearen instalazio berrian parte hartzeko leihoa

2026.10.02

2025eko batzar orokorra

2026.10.02

Goienerren laguntzarekin, martxan da “Argituz”, Tolosako Energia Komunitate berria

2026.07.03

Izan eraldaketaren parte

Leitzako Energia Berriztagarrien Komunitatea pertsonak, familiak, elkarteak, enpresak eta erakundeak elkartzen dituen proiektu irekia da. Elkarrekin lan egiten dugu energia berriztagarria sustatzeko, kontsumo arduratsua bultzatzeko eta gure herriarentzat etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko.

Komunitatearen parte izateak aukera ematen du tokiko proiektuetan parte hartzeko, energia-eredu bidezkoago baten alde ekarpena egiteko eta gure lurraldeko garapen jasangarrian aktiboki inplikatzeko.